XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRRADAKOA, PATXI ARSUAGA TXANGOREN INGURUAN

Gazte-gaztetandikan entzunik nengon Bilbo`n, iñoiz, tolosar danbolintero famatu bat bizi izan zala.

Zein?, noiz?, nola?... aspaldiko gauza zala-ta ez zuan nere gogoa kilikatu; ta ez da ere nere oroimenean leku aundirik artu.

Geroztik, ordea, berri geiago jakiten joan nintzaizun.

Irakurri ere bai, ez dakit nun, danbolintero hura, Arsuaga familiakoa zala.

Ain zuzen, Tolosa`ko arsuagatarrak ezagun ez ezik, txikintandik eskola-lagun, jolas-leku ta ikastaroan bet adizkide izan nituan.

Areago oraindik, musikazale bezela, batez ere, beti elkarrekin ibilliak gaituzu.

Arsuaga familia musikari sendia bait da.

Gaur egun ere, arsuagatarrak ditugu Tolosa`n Santa Mari`ko Elizaren orkestari eusten diotenak.

Juan Arsuaga, biolin jotzaille maisua, arrabitari bikaña, Erriko Musika Akademiaren irakasle da.

Eta bere seme, anai, illoba ta ikaslei eskerrak Tolosa`n badugu jai aundietarako Kuerda-orkesta polit bat.

Ez da gutxi! Onengatik bakarrik Juan Arsuaga ta senidei omen egin behar litzaieke.

Benetan merezi dute.

Begiko dudan Juanito Arsuaga adiskideari galdeturik jakin izan ditut bere birosaba Franzisko Maria Arsuaga Letemendia izan zanaren zenbait berri, etxekoengandik datozenak.

Egia aitortzeko, ez nuan nik gai hau zulatzeko asmorik.

Eta gutxiago illunpetik berri billa ibiltzeko betarik.